Ainarak


Emanaldiak:

Azaroak 23 de noviembre Gasteiz Artium 19:00 

Azaroak 24 de noviembre Ansó  17:00

Azaroak 25 de noviembre Golem Yamagutxi  18:00 

Azaroak 25 de noviembre Florida, Gasteiz 22:00  

Azaroak 25 de noviembre Sade, Principe, Donostia 19:00

Azaroak 27 de noviembre Uztarroz  18:00

Azaroak 28 de noviembre 

Golem Yamagutxi, Iruñea 18:20 

Sade Principe, Donostia 19:00etan

Florida, Gasteiz 21:45

Golem Madrid 16:10 

Golem Alhóndiga, Bilbo 18:30 (Anne Etchegoyen) 

Azaroak 29 noviembre 

Florida, Gasteiz 19:30 (Anne Etchegoyen) 
Golem Alhóndiga, Bilbo 18:30

Sade Principe, Donostia 19:00

Golem Yamagutxi, Iruñea 18:20 

Azaroak 30 noviembre 

Florida, Gasteiz, 21:45

Florida, Gasteiz 19:30 
 Golem Alhóndiga, Bilbo 18:30

Florida, Gasteiz, 21:45

Sade Principe, Donostia 19:00

Abenduak 1 diciembre  

Golem Alhóndiga, Bilbo 18:30

Florida, Gasteiz 17:00
Sade Principe, Donostia 19:00

Golem Alhóndiga, Bilbo 18:30
Abenduak 2 diciembre 

Sade Principe, Donostia 19:00

Abenduak 3 diciembre

 Sade Principe, Donostia 19:00

Abenduak 4 diciembre 

Sade Principe, Donostia 19:00

Maule, 17:00

Erronkari 17:30 (Patricia Biscarret)

Burgi 18:00

Ezkaroze 18:00

ainarak

EKOIZPENA:

Maluta* Films, 601 Producciones

Dokumentala, 85 min.

Hizkuntza: Euskara, Gaztelera, Frantsesa, Aragoiera

Bertsioak: Euskaraz, Gaztelera, Frantsesa

 

 

Logline:

Anne Etchegoyen abeslariarekin batera, 1870 eta 1940 artean, Nafarroako eta Aragoiko milaka emakumek –ainarak izenez ezagutzen ditugunak, hegaztien antzeko migrazioa egiten zutelako– Pirinioetatik Mauleraino neguan egindako bideari helduko diogu. Espartinen industrian lan egitera joaten ziren eta udaberrian etxera itzuli, familiari laguntzeko edo bere familia osatu eta bizitza berri bat hasteko helburuarekin.

 

Denboran, geografian eta zirkunstantzia historiko eta pertsonaletan zehar egindako bidaia da, artxibo, dokumentu, argazki eta elkarrizketen bidez, eta Annek haien bide bera egingo du filmean zehar.

SINOPSIA

Pirinioak oinez zeharkatzen zituzten Zaraitzu, Erronkari, Ansó eta Echo ibarretako milaka emakumek Maulera (Zuberoa) iritsi eta espartingintzan aritzeko. Merezi duten lekua eman nahi diegu iraganera egingo dugun bidaia honetan. Espartin-fabriketan lan egiteko bidaiatu zuten 1870tik 1940ra. Emakumeek, askotan 12 urtetik aurrerakoek, familia eta herria utzi eta lanera joaten ziren, egunean hamasei orduz arituta, diru pixka bat irabazteko.

Urriaren 7an abiatzen ziren, Arrosario egunean, eta udaberriko elurrak urtu arte ez ziren itzultzen. Urtaroei lotutako migrazioa eta beltzez jantzita joategatik esaten zitzaien Ainarak.

Anne Etchegoyenen eskutik, ainara gazte horien historia ezagutuko dugu. XIX. mende amaierako eta XX.aren lehen hereneko bi Europa oso desberdin lotzen zituen oinezko bide horrek, arrazoi ekonomikoengatik egindako genero-migrazio masiboa eta urtaroei lotuta egindakoa.

2020ko urritik 2021eko ekainera Nafarroan, Aragoin eta Zuberoan filmatutako filmak toki ikusgarriak ditu: Erronkari, Ansó eta Hecho haranak; Cinco Villas eskualdea; Santa Grazi, Maule-Lextarre, Donapaleu, Bidankoze, Burgi, Erronkari, Izaba, Urzainki, Ezkaroze, Otsagabia, Jaurrieta, Luesia, Juslibol, Zaragoza eta Iruñea.

Dokumental hau AINARAK transmedia proiektuaren inguruan ari gara lantzen, ondarea berreskuratzeko proiektu zabalago baten parte baita. Lan horren emaitza, gainera, ainarak.eus webdoka izan da. Horren bidez, sustatzaileok genero- eta urte-sasoiko migrazio-mugimendu horren memoria berreskuratzeko lan egiten dugu, protagonistentzat eraldaketa sakoneko, kultura-trukeko eta heldutasuneranzko esperientzia pertsonaleko prozesua baitzen.

FITXA TEKNIKOA

  • Zuzendariak: Ritxi Lizartza, Juan San Martin
  • Jatorrizko ideia: Placido Luis Sanchez Alegre
  • Gidoia: Marga Gutierrez Diez
  • Ekoizpen eragileak: Ritxi Lizartza, Rosa G. Loire
  • Ekoizpen-zuzendaria: Cris Fraile
  • Argazki-zuzendaria: Quim Torrents
  • Zuzendaritza-lagutzailea: Rosa G. Loire
  • Muntaketa: Quim Torrents, Eider Ballina (ARTEMAN)
  • Musika: Anne Etchegoyen
  • Zuzeneko soinua: Miguel Hualde Viscarret
  • Soinu-diseinua: Haimar Olaskoaga
  • Nahasketak: MEDIAVOX
 

TALDE ARTISTIKOA

Anne Etchegoyenen parte-hartze bereziarekin.

 

 

PARTE-HARTU DUTE

  • José Carlos Puente
  • José Antonio Perales
  • Elena Gusano
  • Antonio Jesus Gorria
  • Julio Beretens
  • Pedro Jesus Sanz
  • Patricia Viscarret
  • Fernando Hualde
  • Julian Gabas
  • Felix Haritchabalet
  • Jöel Larroque
  • Louis Barbe-Labarthe
  • Roman Perez
  • Robert Elissondo
  • Jean Pierre Recart
  • Philippe Cangrand
  • Thimothee Cangrand
  • Laserre
  • Alain Iriarte
  • Brigitte Etcheto
  • Annie Ilharreguy
  • Mari Carmen Hoquigaray
  • Maritxu Etcheto
  • Gustabo Goiena
  

ZUZENDARIA

 Ritxi Lizartza

Donostian (Gipuzkoa) jaioa. Filosofía eta Letretan lizentziaduna da, Euskal Filologia espezialitatean Deustoko Unibertsitatean (1988) eta masterra Zinema eta Telebista Hizkuntzan Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (2002).

Zinea Sortzen (Maluta* Films) ekoiztetxearen bazkide fundatzailea da 2008tik eta, haren bidez, fikziozko filmak, dokumentalak zein webserieak, ekoizten ditu. Halaber, www.zinea.eus eta www.ganbara.eus eduki zinematografikoen proiektuen arduraduna da.

Bere hastapen profesionalak ikus-entzunezko eta eszenako hainbat lanen itzulpenean eta zuzenketan oinarritzen dira, besteak beste, 25 film luze (tartean, Aupa, Etxebeste!, La casa de mi padre, Bi anai, Akelarre), telebistako fikziozko telesailen 2.500 kapitulu (Goenkale) edo 50 antzezlan.

Ekoizpenari dagokionean, hainbat film eta telesailetan aritu da: El onceno, maestro,  Tres60, Odola odol, Bagoaz!, Margolaria, Apaiz-kartzela, Sutan, Ainarak edo Pizti bat, agian.

Gidoilari gisa, Bagoaz! webseriearen bi denboraldien (2016, 2018) arduraduna da, eta baina Ainarak proiektu transmediarena ere. Zuzendari gisa, Bagoaz! -en bi denboraldietan lan egin du, eta Apaiz kartzela (2021) eta Ainarak dokumentaletan.

 

 

 

EKOIZTETXEA

Maluta* Films

Hainbat zinema-formatutan espezializatutako ekoiztetxea: film luzeak eta laburrak, fikziozkoak zein dokumentalak. Ikuslearen gizatasuna arakatuko duten istorioak biltzea eta kontatzea du xede: memoria historikoa, giza eskubideak, kultura, antropología…

Proiektuak:
  • Pizti bat, agian (Ainhoa Gutierrez, Olatz Gonzalez). Dokumentala. Estreinaldia: 2023
  • Ainarak (Ritxi Lizarza, Juan San Martin). Dokumentala. Estreinaldia: 2022
  • Sutan (Naia Arantzamendi, 2022). Film laburra.
  • Apaiz-Kartzela (Ritxi Lizartza, David Pallarès, Oier Aranzabal, 2021). Dokumentala
  • Haizearen Egia (Ekain Albite, 2020). Film laburra
  • Zutik (Ainara Mendiola, 2019). Film laburra
  • Margolaria (Oier Aranzabal, 2019). Dokumentala
  • Odola Odol (Cristián Leighton, 2016). Dokumentala
  • Tres-60 (Alejandro Ezcurdia, 2013). Fikzioa 
  • Menchu GAL (Ainara Mendiola, 2013). Dokumentala 
 
 

KONTAKTURAKO DATUAK (informazioa, distribuzioa, emanaldiak…)

ALOÑA JAUREGI (BiTanta)| +34 722 17 28 04 |  info@bitanta.com |