Margolaria

Margolaria (THE PAINTER)

Production: 2018ko Iraila – Donostia

Time: 103´

Language: Euskara (Ingelesa, Gaztelania, Japoniera)

Country: Euskal Herria

Company: Maluta films

Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin izandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna. Margolariak bere obretako bat eskainiko dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, ferryan, joan beharko du Londresera opariaren bila. Bidaia aitzakia harturik, bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko gara, artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza-prozesua ere berez baita bidaia.

ZUZENDARIA

Oier Aranzabal (1988, Zarautz)

Bidaia baten istorioa da hau. Mikel Urdangarin musikariak, goiz batez, Alain Urrutia margolariarekin skype bidez hitz egiten duenean hasten da. Azken honek margolan bat eskainiko dio Mikeli opari gisa, baina baldintza batez: haren bila etorri behar du Londresera. Bidaia hori aitzakia hartuta, antzinako greziar mitoak eta kontzertu jendetsuak uztartuz, bere lanetik bizitzeko apustua egin duen artista baten eguneroko borroka ezagutuko dugu, sorkuntzaren alkimia, ezinaren izerdia, porrotaren itzala, ospearen osteko bakardadea. Ia oharkabean, Mikel Urdangarinen labirintoaren erdigunean ezkutatutako giltzaraino iritsi arte. Bidaia bat, bukatzeko unean berriro hasten dena. Bilaketa guztiak bidaia ere badirelako. Sormena, azken batean, bilaketa delako.

TRAILERRA

Harremana

Portuetxe 53B, 108. bulegoa 20018 Donostia

ritxi@malutafilms.eus

prentsa@zinea.eus

943504206

© Copyright 2018 MARGOLARIA (The painter) – All rights Reserved.

Ekoizpena

Banaketa

Prentsa

Partaidetza

Finantzaketa

Laguntza