Search
Close this search box.

Aurkezpena

Donostiako ikus-entzunezko ekoiztetxea gara, 2008an sortua. Dokumentalak eta fikzioa lantzen ditugu, eta, azken urteetan, gizartean, kulturan eta historian errotutako proiektuak garatu ditugu, eta giza eskubideekiko konpromiso argia erakusten dute gure lanek.

Gaur egun ekoizpen fase desberdinetan dauden hainbat film luze dokumental dauzkagu esku artean: Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako; Tenebroso;  Isiluneak afinatzen; Suharra; eta Irrati bat, Herri bat. Bestalde, garapen fasean Biran film luze dokumentala lantzen ari gara. Eta, horietaz gain, fikziozko filmak ere bai: Karen y Julia film luzea, eta Capitanes eta Said film laburrak.