Said Espainian bizi den gazte marrokiar bat da eta diru-azkarra lortzeko prest dago. Beste gazte talde batekin batera, gizon bat bahitzen dute Frantzian dagoen talde arriskutsu bati eramateko. Baina bidean, gizona kotxeko maletategian itota hiltzen da. Orain gorpuaz arduratu beharko dira. “Al-Janazah” arabiar errituala egitea erabakitzen dute, gorpuari garbiketa, purifikazioa eta hileta eginda. Haien kontzientziak eta eskuak garbitzeko, etsita, era horretan Jaungoikoarekin eta beren buruarekin bakean izateko.