Negu Hurbilak

Negu Hurbilak

 

Urtea: 2023

Iraupena: 91 min.

Hizkuntza: Euskara (Ingelesa, Katalana, Espaniera)

Herrialdea: Euskal Herria, Katalunia

Ekoiztetxea: Maluta* films, Cornelius Films

Euskal Herriak bizi izan duen gatazka luzea amaitzear dago 2011n. Neska gazte bat ihesi doa. Helburu garbi bat dauka: muga pasatzea, bai baitaki, hala, bere jaioterritik, bere jaiotetxetik urrun eramango duela, bertan ez baitago seguru. Ihesean doala, Zubietara iritsiko da. Mugako herri horretan, antzinako mitoek eta gaur egungo gatazkak bat egiten dutela ematen du. Herriko etxe bateko ganbaran ezkutatuta, harria bezain mugigaitza den hango egunerokotasunaz jabetzen hasiko da.

Denbora lauso eta mugagabea igaro ahala, egunak gau eta gauak egun bihurtzen diren horretan, protagonistaren ihesa gero eta trakets eta korapilatuagoa bihurtuko da, eta behe-laino trinkoak erabat inguratuko du.

Zuzendariak
Negu Kolektiboa

Ekain Albitek, Mikel Ibargurenek, Nicolau Mallofrék eta Adrià Rocak osatzen dute Negu Kolektiboa.

Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Goi Eskolak (ESCAC) elkartutako ikasle-taldea da, jatorri desberdin eta oso urrunekoak. Eskolarako proiektuak garatu eta sortu ahala, sorkuntza horiei ekiteko orduan antzeko kezkak eta ikuspuntuak partekatzen zituztela sinetsita elkartu ziren orain lau urte.

Bere lehen proiektuak, Euskal Herrian errodaturiko Erroitz filmak, jarri zuen gaur egun eraikitzen ari den sorkuntza eta konplizitate-bidearen hasierako harria. Urtebete geroago ekin zioten bigarren proiektuaren ekoizpenari: Uhara, 16 mm-tan errodaturiko metraje erdiko pieza, izandako gaztaroa eta orduko energia irrikatzearen ingurukoa.

Era berean, bi proiektu horien artean, Kataluniako errealitatearen inguruko sorkuntza batzuk landu zituzten ere, hala nola 16 mm-tan filmatutako A rabassa morta.

Bidean aurrera, konplizitatea, esperientzia eta baliabideak pilatzearekin bat, kolektiboa handitu eta zinemaren esparruko kide berriak batzen hasi ziren, baita ingurune akademikotik kanpokoak ere. Orain, kolektiboa inoiz baino indartsuago dagoela azaldu dute, “gogoa eta grina batzen jarraitzen dugu, bizitzaren konplexutasunaz eta benetakotasunaz hitz egiten duten proiektuak eraikitzen eta sortzen jarraitzeko”.

TRAILERRA

Harremana

Portuetxe 53B, 108. bulegoa 20018 Donostia

ritxi@malutafilms.eus | info@malutafilms.eus | 943 504 206

BiTanta:
prentsa@bitanta.com

© Copyright 2023 NEGU HURBILAK – All rights Reserved.

Ekoizpena

Banaketa

Prentsa

Partaidetza

Laguntza